XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAZI-GAZAK

Au, sendagille egiten diran Ikastetxe Nagusi baten gertau zan.

Ikasleek euren ikastaroak amaitu ebezanean, irakasleak bere azkenagurra egiteko, batzartu egin ebazan areik, esanaz:

- Ene yaun maiteok: Gaur arte nere ikasle, ta gaurtik aurrera lagun izango zarienoi onu bi, kontseju bi emon nai neuskitzuedaz, zeuen ogibldean bear-bearreko Izango dozuezanak.

Lenengoa auxe: Eztaizuela izan iñoiz gesoen aurrean engararik, igoñik.

Bigarrena, begi argia, oarmen andia izan dagizuela edozeñen aurrean.

Bear-bearrekoak bai dira bi yoka-lege orreik, zeuen ardurea eroso betetzeko.

Txarto eretxiko eztautsozuelakoan, sayo bat egingo dogu gaur, zuen kemena neurtzeko.

Ori esan ondoren, deitu eutsan ate ondoan egoan morroiari, bedelari, esanaz:

- Kaxinto; ekarri egizu or gertaurik daukodan katillu ori.

Sartu zan morroia, bisperan norbaitek katilluan ipurdia yarriaz egin bear opillarekin.

Zirin samarra bera.

Mundua bera be eratxiko eban usain arek.

Irakaslearen esanera, morroiak, banan-banan, danei yarri eutsen katillua sudurpean, usain eiteko esanaz.

Bai usain egin be, ta iñortxok ez eban arpegirik tximurtu; ez eban engaratxo bat bera be agertu.

Orduan irakasleak:

- Bapo zuek! Ondo baño obeto azaldu zarie lenengo sayo onetan.

Orain egin dagigun bigarren sayoa.

Irakasleak artu eban eskuetan katillua ta saltza artan atzamarra sartu ondoren, aora eroanaz, miezkau egin eban, eta esan:

- Orain, zuek be bardin egin bear dozue.

¡Iiiñoo! Ezan eztigarria sayo axe, baña zelan edo alan, dan-danak sartu eben atzamarra saltzan eta ondoren ahora eruanaz, miezkau.

Izan ba eben be, iñok ez eban behintzat igoiñik azaldu.

Azkenengoak sayo eztitsu ori amaitu ebanean, irakasleak esan eutsen:

- Yaunak: Lenengo sayoan itxaropentsu laga nozue; bigarrenean ostera, lurra yota.

Begi argirik ez oarmenaren kizirik eztozue batek be.

Eztozue oartu, nik atzamar bat sartu dodala saltza ortan, eta beste bat miezkau.

Zuek barriz, ziriñetan sartu dozuen atzamar ber-bera miezkau dozue.

Argi ibili bearra dozue ba ene lagun maiteok.

- Zu, Kaxinto! oyu egin eutson morroiari.

Ekarri egizu beste katillu ori, ia oingoan argiago yokatzen badira nere lagunok.

Eruan eutson irakasleari katillua.

Lurruna dariola etorran.

Egin-barri zala irudian, ta alaxe zan izan be.

Irakasleak sartu eban atzamarra katilluan eta miezkau.

- Orain zuek egizue beste hainbeste esan eutsen ikasleeri.

Ikasleak baña, mosca egozan eta atzamar bat sartu ta bestea miezkau eben.

Dan-danak lan ori amaitu ebenean, morroiak eruan eutson irakasleari katillua, ta onek patxadaz esku biekin oratu ta ezpainetara eruanaz, danga-danga utsitu eban.

Ikasleak korrozkadaka asi ziran a ikusirik.

- Aa tentel-zarrak! esan eutsen irakasleak.

Oraingoan len baño txarrago agertu zarie.

Nik atzamar bat sartu ta ber-bera miezkau yoat, gozaltzeko neban txokolate gozo egin-barria zalako.

Ta ondoren, ikusi dozuen lez, zurrut egin.

- On egin daizula erantzun eutson batek-.

Guk, lengo saltzan loitu doguzan atzamarrak, txokolatetan garbitu doguz.

ABELETXE.